«Erritmo bizia eta aldakorra» Musika Bandak, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 3a, 02:00

Udaletxeko arkupeekin bes­te zita bat jarri du Hernaniko Musika Bandak larunbatera­ko. Arratsaldeko 19:00etan ha­si­ta eskainiko dute kontzertua ber­tan. Oraingo honetan, gaine­ra, ez dira bakarrik egongo, Taupa perkusio-talde gaztea ere ha­iekin batera arituko baita. Jorge Pachecok egingo ditu zu­zendari-lanak bi taldeekin.

Erritmoa, protagonista

Musika Bandatik adierazi dute erritmoa izango dela kontzertu honetako protagonista, «errit­mo bizia eta aldakorra». Ho­rre­kin batera, «melodia eta armo­nia zoragarriak» entzun ahal izan­go dira; musika-estilo guz­tiz desberdinak entzun ahal izango dira: melodia brasilda­rrak, irlandarrak, edota ma­rraz­ki bizidunen, big-banden eta musika-klasikoaren arteko esperimentua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!