"Ghero" antzelana gaur, Antzerki Zikloaren hasieran

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 2a, 02:00

Antzerki Zikloa izango da Biterin, gaur, bihar eta etzi. Tar­tean teatroaren Ghero. Azken euskalduna atzezlanak irekiko du zikloa gaur, arra­tsaldeko 20:00etan hasita, Biteri kultur etxean. Espacio disponible aurkeztuko du bihar Perigallo teatroak, eta Erlauntza etzi, Vaivenek.


Euskaltzaindiaren mendeurrenaren bueltan

Euskaltzaindiarekin batera ekoitzi du Tarteak teatroak Ghero, Akademiaren mendeurre­na­ren bueltan. Hori horrela, eus­­kera da antzezlanaren ar­­datza; baina dozena bat hizkuntza berri entzun ahal izango dira bertan. 

Patxo Telleriak idatzi du drama­turgia eta Jo­kin Ore­gik zu­zendu du. Bost aktore ikusi ahal izango dira  ohol­tza gainean: Ane Pikaza, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri, Mikel Martinez eta Patxo Telleria. 


Sarrerak oraindik, salgai

Hiru saiotatik bakarrak sal­du ditu sarrera guztiak, oste­guneko Erlauntzak. Gaurko saiorako eta biharkorako, aldiz, oraindik erosi dai­tez­ke, Biteriko sarreran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!