Aurreneko pelotakada, astearteko ale berriak

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 2a, 02:00

Tilos 7 Pasa txapelketa herrikoiaren atzoko hasierarekin ba­tera, aurreneko pelotakada eman du gaur Kronikaren as­mo berriak. 

Izan ere, urte hasierako al­da­ketaren ondoren, -Kro­nika­ren aleak bateratu zi­ren-, beste bat egin du Kronikak: 8 orrialdeko alea argitaratuko du, hemendik aurrera, asteartero. 

Urrats honen helburua da   Urumea bailarako kirolei eta taldeei tartea eskaintzea. Ma­kina bat kirol egiten dituzte he­rritarrek Urumea bailaran zehar, eta horiek presentzia haundiagoa izango dute Kro­nikan, hemendik aurrera. 

Horrez gain, astelehenero argitaratzen zen kirol tabla ere txukunago aurkeztuko da.


Ikasleen eta Euskaltegien Txokoarekin, dagokionean

Horrek beste aldaketa bat ere ekarriko du. Noizean behin, Hernaniko Udalaren babesarekin, ostegunetan argitaratzen ziren Ikasle eta Euskaltegien Txokoak astearteetan aterako dira, aurrerantzean. Gaurkoan izango da aurrenekoa, Herna­ni BHIko batxilergoko ikasleena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!