Hileroko zitari eutsi dio Hernaniko Odol Emaileen elkarteak, eta gaurko jarri dute zita, hernaniarrek odola eman dezaten.
Beti bezala, arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:30etara bitarte izango da aukera, anbulategian.
Hilero bezala, odola emateaz aparte, organu-emaile egiteko aukera ere izango da.