Duela urtebete inauguratu zuten Ergobi Gastronomi-Kultur Elkartea, eta hori ospatzeko, Euskal Jaia egin zuten herenegun, igandez. Pintxoak eta sagardoa, sukaldaritza tailerra, haurrentzat kontalaria... denetarik izan zen. Arratsaldean, gainera, indarrak neurtzeko aukera izan zen, Emarriri esker!