"Emakume FARC-kideak: inoiz gehiago ez ilunpean", etzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 2a, 02:00

Kurkuluxetan Kultur el­kar­­teak eta Hik Hasi aldiz­ka­riak antolatuta, solasaldi-tertulia izango da etzi, Ko­lon­­biako sei lagunekin. Ema­­­ku­me FARC-kideak: inoiz gehia­go ez ilupean izenburu­pean, Herri Gunean izango da, 19:00etan hasita.


Kolonbiako sei lagun, hiru gerrillari ohi tartean

Orain dela bi urte baino gehi­ago sinatu zuten Azken Hi­tzar­­mena Kolonbiako go­ber­nuak eta FARC-EPk. Ordu­tik, hainbat aurrera pauso eman dira, eta horietako bat hez­kuntza arloan eman da. 0 eta 6 urte artean dute hu­tsu­ne gehien, eta horretan sa­kontzeko Euskal Herrira eto­rri dira sei emakume, hi­ru ge­rrillari ohi, tartean. Eki­men honi buruz, Kolon­biako egoerari buruz eta bi Herrien ar­teko harremanaz hitz egin­go dute Herri Gunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!