Jaime Romero Espainiako txapeldun, eta Telmo Semperena bigarren

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 2a, 02:00

Errepidean zein pistan aritu dira asteburuan, txirrindulari astigartar eta hernaniarrak; eta bereziki bigarrenean lortu di­tuzte emaitza nabarmenak.
Valentzian aritu ziren Jaime Romero eta Telmo Semperena jubenil astigartarrak, Espai­nia­ko Koparen hirugarren jardunaldian. Larunbatean, hirugarren izan zen Semperena, tem­po eta eliminazio probetan. Eta igandean, madison proba egin zuten, Espainiako Txapelketa ere bazena: garaipena lortu zuen Romerok, Asier Pozorekin batera; eta bigarren izan zen Sem­pe­rena, Markel Rodriguezekin. Horre­kin, gainera, Espainiako Kopako bi­ga­rren postua lortu zuen Sem­perenak, Valentzian.
Errepidean, hiru zita izan zi­tuzten. Loiolan aritu ziren txiki­enak. Alebinetan, 13garren izan zen Aimar Capdequi astigartarra, eta 24garren Unax Goi­ko­e­txea hernaniarra.?Eta infantile­tan, bigarren izan zen Intza Na­­varro hernaniarra, eta 17ga­rren Tasio Semperena astigartarra.
Kadeteek Antzuolan zeukaten zita, Uzarragako Igoe­ra­re­kin, eta 8garren sailkatu zen Enekoitz Azparren astigartarra.
Eta 23 urtez azpikoetan, Gorlara Igoeran parte hartu zuen Urko Semperenak, Berga­ran. Bu­­katzea lortu zuen, aurre­neko igoeran atzean geratu arren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!