Lasaitasuna eta konfiantza emango dizkion garaipena lortu zuen Hernanik, larunbatean, Emakumezkoen Euskal Ligan. Mariño azkeneko sailkatua hartu zuen Zubipen, eta irabazi beharreko partidua, 3-0 irabazi zuten. Laugarren minutuan egin zuen aurreneko gola?June Elizaldek, aurrenekoa denboraldi honetan, eta asko ospatu zuten horregatik. Aurretik egon arren, ordea, ez zuen bigarren zatira arte jokatu lasai, Hernanik, Maitane Peciñak bigarrena sartu zuenean. Leire Iñarrak borobildu zuen partidua, hirugarrena sartuta.
Ez zen hain ondo joan partidua, Ohorezko Erregionaleko mutilentzat (1-3), Mondragonen kontra. Bi taldeek ezer jokoan ez, eta intentsitate haundirik gabeko partidua izan zen. Hernani baloiaren jabe izan arren, Mondragon aurreratu zen, atsedenaren aurretik. Bigarren zatian haunditu zuen intentsitatea Hernanik, eta 55ean berdindu; baina partiduaren bila joan zenean, bi akats egin, eta bi gol jaso zituen Hernanik.
Mundarro nagusi, derbian
Erregional Preferenteetan, derbia jokatu zuten Hernanik eta Mundarrok, eta astigartarrak nagusitu ziren (0-2), hirugarren garaipena lortzeko segidan. Hernanik ekin zion hobeto, baina Mundarrok partidua lasaitu, ordenatu, eta ordu laurdenerako egin zuen gola Iñakik. Hernanik asko estutu zuen gero, baita bigarren zatian ere, baina Mundarroko Iñurrik egin zuen bigarren gola, 65ean. Estutzen jarraitu zuten hernaniarrek, baina sufritzen jakin zuen Mundarrok, eusteko.