Apirila eta maiatzean 33 ikastaro emango dira guztira

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 1a, 02:00

KZ  Guneak apirila eta maia­tze­rako 33 ikastaro prestatu ditu. Gaur hasiko dira batzuk, baina bi hilabetetan zehar luzatuko dira. Beraz izena eman daiteke Biteri kultur etxean edo www.kzgunea.eus webgunean. Plazen libre egotea KZgunea zentruan edo KZgunearen web orrian kon­tsultatu daiteke; tutor.her­na­ni­@kzgunea.net helbide elektronikoan ere jarri daiteke bat kontaktuan.
Bi hilabete hauetan es­kain­tza inoiz baino haundiagoa edo zabalagoa dago, guztira 33 ikastaro eskainiko baitira. Hori­e­tako 20 aurrez aurrekoak dira eta beste hamahiru, be­rriz, urrunekoak izango di­­­ra, etxetik egin daitezkeenak.

Hamaika sailetan banatuak daude ikastaroak
Ikastaroak hamaika sail desberdinetan daude banatuak: Enplegu-bilaketa, ko­mu­­ni­ka­zioa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazio eta garapena, sare sozialak eta gehitu diren beste bi dira: segurtasuna eta e-administrazioa.
Euskeraz eta gaztelaniaz ematen dira ikastaro gehienak ordutegi desberdinean.
Dauden eskaintza eta au­kerak ikusteko Biterin dagoen egoitzan ikusi daitezke edo webgunean bertan ere bai. Pla­nifikazio eskaintza oso za­bala denez bi modu horien bitartez ikusi daitezke hobeto ordutegiak, ikastaroak eta hizkuntza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!