Garaipena, Hernani eta Astigarragara

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 1a, 02:00

Goikoetxea-Azpeitia bikote hernaniarrak eta Manterola-Goñi bikote astigartarrak garaipen bana lortu zuten ostiralean Txomiñene frontoian. Hernaniarrek, alebin mailan, Intxurreko Collado eta Agirre menderatu zituzten 16-12 Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketaren kontsolazio finalean. Infantil 2garren mailan astigartarrek 18-14 irabazi zieten Kukuko Gonzalez eta Otermini.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!