Gara laguntzeko, hainbat bide

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 1a, 02:00

Egin egunkariak Gizarte Segurantzarekin zuen zorra Garari esleitu zion Baltasar Garzon epaileak, eta horri aurre egiteko kanpaina jarri du martxan egunkariak. Guztira, 3 milioi eurotik gorako zorrari egin behar dio aurre, eta laguntza eskatu die herritar eta erakundeei. Herriz herri kasuaren berri ematen ari da, eta asteazkenean Astigarragan eta Hernanin izan zen. Laguntzeko zein bide dauden ere adierazi zen bertan: www.naiz.eus webgunean edo 943 316 999 telefonora deituta lagundu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!