Mugi garraio txartelaren prezio berriak gaur jartzen dira abian

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 1a, 02:00

GAUR sartuko dira indarrean Mugi Gipuzkoako garraio txartelaren prezio berriak. Era berean, Renfeko aldiriko trenetan ere erabili ahal izango gaurtik aurrera. Mugi pertsonalizatuaren titularrek %47ko deskontua izango dute hilabetean egiten dituzten lehenengo 20 bidaietan, %57koa 21. eta 50. bidaia artean, eta %90eko deskontua, 51. bidaiatik aurrera. Gazteen kasuan, egiten duten birkargaren balioaren %25 gehiago jasoko dute saldo gisa txartelean, eta doan izango dituzte bidaia guztiak 51.etik aurrera.
Txartel arruntak paperezkoak 1,80 euro balio duela deskontuekin 0,95, 0,77 edo 0,18ra jeisten da
Gainera Renfeko aldirietan erabili ahal izango da, Gipuz­koako gainontzeko garraioetan dituen eskubide eta onura berdinekin. Kalkulatzen da urtero 7 milioi bidaiari egingo diola mesede Renfe ere integratzeak txartelean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!