Bi puntu ekarri ditu Hernanik Kantabriatik

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 1a, 02:00

Garaipenik ez zuen lortu Hernanik Santanderren, baina bi puntu garrantzitsu batu zituen San Romaneko zelaian. 36-31 galdu zuten trikoloreek eta emaitza horrekin orain 35 puntu dituzte.
Heineken Ligan manten­tzeko borrokan dauden bere aurkariek ere puntu berdinak lortu zituzten. Gernikak etxe­an berdindu zuen Santboi­anaren kontra, hamahiruna, eta La Vilak, Hernanik lor­turiko emai­tza oso an­tze­koarekin gal­du zuen Ordi­zian, 35-28, eta hauek ere bonu­seko bi puntu lortu zituzten.
Beraz, sailkapen nagusia hiru talde hauen artean ber­din geratzen da. Puntu baka­rrera daude Villajo­yo­sa­koak eta zortzira gerni­karrak. Hori bai, partidu bat gutxiago falta da amaitzeko eta hori ez da txarra Herna­nirentzat. Gai­nera, Cisnerosek puntu baka­rra batu zuen eta orain Herna­nirekin berdinduta daude pun­tutan, partidu bat gutxia­gorekin.

Gora-beherak partiduan
San Romanen jokaturiko partiduak momentu desber­dinak izan zituen. Lehen­dabiziko 25 minutuetan Her­nani izan zen jaun eta jabe eta 7-19 aurreratu ziren. Atsede­naldira iristerako berdindu zuten partidua etxekoek 19na.
Bigarren zatian hobe irten zen Independiente eta par­tidua ia erabakita utzi zuten 36-19. Hori bai, Hernanik ez zuen amorerik eman eta azken hamar minutuetan bi entsegu lortu eta bi puntuak lortu zituen markagailua 36-31 utziz. Azken jokaldi bat ere egon zen, baina emaitza ez zen mugitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!