Santiagomendi inguruan egindako lana aurkeztu dute arkitekturako ikasleek

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 1a, 02:00

EHUko bosgarren mailako ar­ki­tektura ikasleek Santia­go­men­­­di Landarbaso Paisai­a­rako Ekintza Planaren baitan egin duten lana aur­keztu zu­ten Astigarragan pasa den astean. 
Bost hilabetez landu duten ikasgaiaren helburua Santia­gomendiko auzoa balioan jar­tzea izan da. Udalak interes­garriak diren aportazionak tek­­­­niko eta ekonomikoki az­ter­­tuko ditu, ea Plan Oro­ko­rrari gehitu ote daitezken.
Aurkezpenean izan ziren EHUko Arkitektura Eskolako zu­zendaria den Juan Jose Arri­zabalaga, Itxaro Latasa eta Joseba Gainza; azken bi hauek proiektu berezi hori zuzendu duten irakasleak, guztiok ikas­leek egin duten lan irmoa ba­bestu eta nabarmendu zu­ten.
Ekainean EHUrekin elkar­la­nerako hitzarmena sinatu bazen ere, pasa den astean azken bost hilabeteko lanari dagokion hitzarmen marko espezifikoa sinatu zuten Juan  Jose Arrizabalagak eta Zorione Etxezarragak, Astigarragako al­katea.

Panelak jarri zituzten proiektua azaldu eta erakusteko
Arkitekturako ikasleek pa­nel batzuk egin eta jarri zituz­ten udaletxeko arkupetan eta be­heko solairuan, egindako lana jasotzen zituztenak. Azal­penak eman zituzten on­doren.
Berai­ekin, Raoul Ser­vet, ARA­UDIko zuzendaria eta tal­de­aren kola­boratzailea ere egon zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!