AURTEN ere 60 bikotek hartuko dute parte Tilos 7 Pasa pala txapelketa herrikoian eta bihartik ostegunera, ekainera bitartean, 100 partidu jokatuko dira. Udaberriaren usainean eta eguzkiaren printzek eguna luzatzen dutenean jartzen da martxan txapelketa, eta aurten, bihar, apirilaren 1ean emango zaio hasiera. Astelehenetik ostegunera hiru partidu jokatuko dira egunero lehendabiziko bi asteetan Tilosetan 18:30etatik aurrera. Apirila eta ekaina bitartean 100 partidu jokatuko dira.
Hirugarren astean Aste Santuan sartzen dira eta horrek egutegia aldatuko du apirileko azken hiru asteetan.
15 bikote daude 1go mailan, 36, 2garren mailan, 9 herrikoian eta 4 nesketan
Tilos 7 Pasa txapelketa aurten lau mailatan jokatuko da; bi gizonezkoetan, bat emakumezkoetan eta beste bat maila herrikoian.
Aurten Ramos-Zubimendi bikote hernaniarra berriz ere elkarrekin ariko da Ramosek pasa den urtean atsedena hartu eta gero. Hala ere pasa den urteko bikote irabazlea; Elejalde-Navarro ere ariko dira. Bi bikote faboritoak dira.
Biharko partiduak hauexek izango dira
Txapelketa Urdiain-Pavon bikoteak Iraola-Karim aurka jokatuko duenarekin hasiko da. Ondoren Salgado-Arizmendi/Arregi-Urreagaren arteko partidua izango da eta eguna amaituko dute Erdozia-Loranek/Iurramendi-Iurramendiren kontra.