Santanderretik pasatzen da salbazioa

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 31a, 01:00

Heineken Liga azken txanpan dago murgilduta eta partidu guztiak dira hil ala bizikoak. Hernani jeitsiera ekiditeko borrokan dago murgilduta eta gaur, 12:00etan, Santanderren jokatuko du Independienteren kontra. Salbazioa Kantabriako hiriburutik pasatzen dela esan daiteke eta Hernanik ez du hori lortzeko aukera galdu nahi. 

Garaipenaren lau edo bost pun­tuak eskuratuz gero au­rrera pausu ikaragarria izan­go litzateke helburu nagusia lortzeko bidean. 


Sailkapena estu-estu

Hernanik, hiru partiduren faltan, 33 puntu ditu; La Vilak 32 eta Bizkaia Gernikak 25, biz­kaitarrak partidu bat gutxia­gorekin. Cisneros, bedera­tzi­garren dago 34 punturekin eta hauek ere partidu bat gehia­goren faltan daude. Estu-estu dago sailkapena.

Santanderren irabaztea ez da ezinezkoa, ikusita bertako taldearen bolada. 2019an ez dute partidurik irabazi eta berdinketa bakarra lortu dute azken zazpi partiduetan. Hala ere irabaztea zaila izango da, bolada txar horri buelta eman eta salbazioa ziurtatu nahi baitute.  

Hernaniko zaleak 08:00­etan irtengo dira autobusez eta jokalariei ez zaie animorik faltako San Roman zelai be­rezian. 

Ordu berean La Vilak Or­dizian jokatuko du eta Ger­ni­kak etxean, Urbietan,  hartuko du Sant­­boi­ana. Her­nani­ren parti­dua ikus­­teko he­men dago au­ke­ra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!