Bulkada Eguna eta kontzertuak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 30a, 01:00

Zita bikoitza daukate gaur, Kontrakantxa gaztetxean. Batetik, Bulkada Eguna ospatuko dute, goizetik: mahai ingurua 11:00etan, Hernaniko Gazte Antolakundeko militante ohien esperientziak ezagutzeko; poteo musikatua 13:00etan Garinen; eta herri bazkaria 14:30etan gaztetxean. Eta bestetik, kontzertuak izango dira gauean, 22:00etan hasita: Egurra ta Kitto eta Hara! taldeek joko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!