Udaberriko aurreneko bueltaxka, Akarregi sagardotegira bisitan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 30a, 01:00

Astero bezala, joan den asteazkenean ere elkartu ziren, zitari hutsik egin gabe, Ttapa-Ttapa egitasmoko partehar­tzaileak. Baina zita berezia zu­ten aste honetakoa: udaberria­ri ongietorria emateko asmoz, sagardotegira egin zuten bisita, beste urte batez. Eta oraingoan, Akarregi sagardotegira gerturatu ziren.

148 lagun elkartu ziren bertan, eguraldi ona aprobetxatuz. Oinez joan ziren gehienak, 80 lagun, asteroko bueltaxka sa­gardotegira eginez, oraingoan. Eta aldiz, mugikortasun arazoak dituztenek, eta Aka­rre­gi bailararainoko bidea luze egin­go zitzaienek, tren berdean egin zuten ibilbidea. 48 lagun joan ziren trenean.

Behin sagardotegian, mo­ka­­du bat hartu zuten, eta la­gu­nar­tean ondo pasatzeko aprobetxatu. Izan ere, ariketa fisikoa eta lagunartea uztartzea du helburu Ttapa-Ttapa egitas­moak; bereziki, adineko herritarren artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!