Egitarau betea bezain berezia prestatu du Hernaniko Gaztelekuak, apirilerako. Itxita egongo da Aste Santuko jaiegunetan, hilaren 18tik 23ra; baina gainerako egunak, ondo aprobetxatuko dituzte.
Zenbait eskulan, joko eta pelikularen artean, Korrikarako prestaketak egingo dituzte aurreneko egunetan: muralaren diseinua prestatuko dute 6an, murala bera egingo dute 9an eta 10ean, eta Korrikako txapak prestatu 12an. Gau horretan pasako da Korrika, hain justu, Hernanitik.
Eta hortik aurrera, oporraldia aprobetxatuz, ekintza berezi ugari egingo dituzte gazteek. Besteak beste, Ave Maria parkera joango dira 17an, aerorumba, bazkari musikatua eta slackline egitera, 11:00etan hasi eta 15:00ak arte. Eta 26an, Irrisarri Landera egingo dute irteera, egun osokoa, Gaztelekuak eta Kale Hezitzaileek antolatuta. Izena eman behar da aurrez, Gaztelekuan bertan, eta epea zabalik dago.
Oporraldiko gainerako egunetan, ordutegia ere aldatuko da. Hiru orduko ekintzak beharrean, lau ordukoak izango dira, 16:30etatik 20:30etara.
APIRILEKO AGENDA
2, Eskulanak: brotxe tailerra.
3 eta 4, Eskulan libreak.
5, Wii bideojokoa.
6, Korrikako muralaren diseinua.
7, Pelikula eta palomitak.
9 eta 10, Korrikako murala egitea.
12, Korrikako txapak.
13, Sukaldaritza: hummusa.
14, Pultsera tailerra.
15, Eskulanak: kamixeta tailerra.
16, Gaztelekua tunneatu.
17, Aerorumba, bazkari musikatua eta slackline, Ave Maria parkean.
18tik 23ra, Gaztelekua itxita.
24, Eskulanak: Tote-bag poltsak.
25, Sukaldaritza: muffinak.
26, Irrisarri Landera irteera. Izena eman behar da aurrez, Gaztelekuan.
27, Badminton.
28, Mini golfera irteera.