AP-8 errepidean, kaltetutako hesiak berriro jartzeko lanak egingo dituzte bihar, Astigarraga parean. Eta hori dela eta, itxita egongo da Astigarragatik AP-8rako sarrera, hiru orduz, goizeko 07:00etatik 10:00etara.
Bitarte horretan, Astigarragatik Behobiarantz joan nahi duenari, gomendatu diote A-15 errepidea hartzea, Hernanira bidean; eta 167 irteeran ateratzea, norabidea aldatu eta berriro A-15ean sartzeko, Donostiara bidean, AP-8rako lotunera arte. Aldiz, Bilbora doazenek, GI-41 errepidetik jarraitu dezakete, Martuteneko errotondaraino, eta segidan, GI-40 errepidetik igo ospitaletara, GI-20 eta AP-8 errepideekin lotzeko.