Bake epailea eta ordezkoa, hutsik

Kronika - Erredakzioa 2019ko martxoaren 30a

Bake Epailearen eta haren or­dezkoaren postuak hutsik ge­ratu dira Aranon; hori ho­rrela,  deialdi publikora atera du Udalak, berriro ere. Hala ezar­tzen baitu Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluak eta Bake Epaileen 1995eko 3. zenbakidun Erregla­men­tuaren 5. artikuluak.

Eskaerak, udaletxean
Hortaz, Bake Epaile izateko hau­tatua izan nahi duenak apirilaren 11ra arteko epea izanen du eskaera egiteko. Eguer­diko 12:00ak arte izanen da aukera, Aranoko udaletxean.
Hain zuzen, iragarkia Na­farroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 15 eguneko epea emanen da.
Aurkeztu ahal izateko, aurretik aipatutako Lege eta araudiak agintzen diren baldintzak bete behar ditu herritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!