Hernaniarrek baino egun bat lehenago izango dute ereñotzuarrek aukera odola emateko, astelehenerako jarri baitute zita Auzo Etxean. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:30etara izango dute aukera auzotarrek odol-estrakzioak egiteko.
«Pertsonen odol-emate altruistak dira odola lortzeko iturri bakarra»
Beti bezala, deia egin diete 18 eta 65 urte bitartean eta 50 kilo baino gehiago pixatzen duten herritarrei, odola eman dezaten. Izan ere, Euskadiko Odol Emaileen elkarteak dioenez, «medikuntzaren eta teknologiaren aurrerapenak gorabehera, oraingoz odola ez da fabrikatzen eta, hortaz, pertsonen odol-emate altruistak dira odola lortzeko iturri bakarra».