Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatuko da, "Hilos de Sororidad"

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 30a, 01:00

Harituz elkarteak biolentzia sexistaren aurka egiteko sortutako Matazak indarkeria sexistaren aurka proiektuaren in­guruko istorioa kontatzen du Hilos de Sororidad dokumentalak, eta apirilaren 6an estreinatuko da, Donostiako XVII. Giza Eskubideen Zine­mal­dia­ren barruan. Arratsaldeko 19:00etan ikusi ahal izango da, Victoria Eugenian, 4,5 euroan.

Ondoren, berriro jarriko dute apirilaren 10ean, 19:30e­tan Principalen, doan.

Ahizpatasunaren sinbolo, 6 kilometrotako bufanda

Matazak proiektua 2014an sor­tu zen Astigarragan, eta ordutik, Euskal Herrian eta mun­duan barrena ibili da ema­kumeenganako indarkeri­a­ren kontra gizartea sentsibiliza­tzea helburua duen bufanda. Horixe baita proiektuaren helburua: «mataza osatzen duen zati bakoitza hutsune bat da, izen bat, lapurtutako bizitza bat, nahiko da! dioen ohiu bat», azaltzen du Harituzek. 

Hori guztia kontatzeko hel-bu­rua­rekin egin du Eneko Ola­sagasti zuzendariak Hilos de So­roridad dokumentala. 2018an jarri zuen martxan Harituz elkarteak crowdfunding kanpaina, do­kumentala egiteko dirua biltzeko. Or­du­rako, 4.800 metroko bufandan zuten josia, eta gaur egun, 6 kilometrotik gora ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!