Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen aurrean, EH Bilduk dagoeneko iragarri du Unai Miranda izanen dela Goizuetako alkategaia.
Modu ofizialean aurkeztuko dute Mirandaren hautagaitza gaurko Herri Batzarrean. Goizeko 11:00etan izanen da hori, udaletxean.
Batzar honetan ere, Herri Programaren proposamena aurkeztuko du gaur Goizuetako EH Bilduk.