Maria Labayen, Maria de Echevarria, Ana de Beroiz y Fagola eta Maria Josefa de Orobio dira Sagardoetxeako erakusketan ezagutu daitezkeen lau emakume. XVI eta XVIII, mendeetan zehar sagardogintzari lotuta lan egin zuten emakume ekintzaileen berri jasotzen da bertan, eta biharkoa da erakusketa bisitatzeko azken eguna; bihar, gainera, bisita gidatua egin ahal izango da 11:00etan, doan, aurretik erreserba eginda, info@sagardoarenlurraldea.eus emailean edo 943 55 05 75 telefonoan. Bestalde, Aste Santuari begira ekitaldi bereziak prestatzen ere hasi dira: apirilaren 18tik 28ra sagardoaz gain, gazta desberdinak dastatzeko bisita bereziak ere egingo dira.