Gertu dago Korrika: apirilaren 12tik 13ra bitarteko gauean iritsiko da Korrika Astigarragako kaleetara, eta motorrak berozeko, Korrika Kulturaleko festa egingo da gaur egun osoan, Joseba Barandiaran plazan.
Bestalde, Korrika pasako den gauean kantu-afaria egingo da, eta txartelak salgai daude, apirilaren 5era arte.
Festa gaur, Joseba Barandiaran plana
Eguna gaur 11:00etan hasiko da, Joseba Barandiaran plazan. Batetik, Korrikako arroparekin postua jarriko da, eta bestetik, Xaguxar Aisialdi Taldeak Korrikarako murala egingo du, parte hartu nahi duten umeekin.
Gero, 12:00etatik 12:45etara Klika! abestiaren dantza tailerra egin ahal izango da Mundarrorekin, eta 13:00ean plaza dantzak egingo dira Astigarrekin.
Arratsaldean, 17:00etan jarraituko du festak: Korrikako arropa postua jarriko da berriro. Segidan, 18:00etan, Aiztondo abesbatzak girotuko du plaza, eta 19:00etan, Astigarragako Gazte Asanbladarekin egingo den poteo alaiak borobilduko du eguna.
Apirileko 12ko kantu-afarirako txartelak, apirilaren 5era arte
Bestalde, Korrika iritsiko den gauean itxaronaldia goxatzeko, kantu-afaria egingo da Joseba Barandiaran plazan apirilaren 12an. Hain zuzen, 01:02 aldean iritsiko dela aurreikusten da, Oiartzundik barrena, eta Hernanira jarraituko du, 01:24etarako.
Hori horrela, Joseba Barandiaran plazan egingo da afaria, eta Xabi Urdangarin eta Ibon Otaegi ariko dira gaua girotzen. Afaritarako bi aukera izango dira: menu arrunta edota menu beganoa. Helduentzako menuak 26 euro balio ditu, eta umeentzakoak, 15 euro.
Izena apirilaren 5era arte eman ahal izango da, Zipotzan, Ikatzan edota AEK euskaltegian.