Aste Santuko oporretarako ekintzak prest, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 30a, 01:00

Korrika kulturalarekin lotutako jaia izango da gaur Gaz­telekuan, eta henna tailerra bihar, martxoko egitarauarekin bukatzeko. Apirilekoa ere prestatu dute dagoeneko, eta Aste Santuko oporraldiak me­dio, ohiko egutegia aldatu egingo da zertxobait. Horrela, hilaren 15, 16 eta 17an, astelehenetik asteazkenera, ireki egingo da eta ekintza bereziak egingo dira, eta baita 23, 24, 25 eta 26an ere. Baina apirilaren 18tik 22ra itxi egingo da.


Irteerak eta ekintza bereziak, opor egunetan

Ohi bezala, astebururo ekintza bereziak egingo dira, eta asteartetik ostiralera ireki egingo da Gaztelekua. Dena den, Aste Santuko oporretako bi asteetan, aldatu egingo da ohiko ordutegia.

Apirilaren 15, 16 eta 17an, esaterako, irekita egongo da, eta jolas librea, krepak egiteko sukaldaritza tailerra eta Uliara irteera prestatu dira. Gauza bera gertatuko da hurrengo astean: hilaren 22a itxita egongo da, baina 23tik 28ra ireki egingo da, eta hainbat ekintza berezi egin ahal izango dira; tartean, hilaren 24an, Irrisarrilandera irteera.

Dena den, hilaren 18tik 22rako tartean, asteburua barne, itxita egongo da lokala.


Logo berria prestatzen

Bestalde, Gaztelekuko logo be­rria aukeratzeko prozesuak au­rrera jarraitzen du. Dagoe­ne­ko bukatu da hiru proposamenetako bat aukeratzeko epea, eta orain, proposamenak egiteko epea ireki da; biharkoa izango da horretarako azken eguna. 

Proposamenetako batek 16 boto jaso ditu; beste batek, 26, eta boto gehien jaso dituenak, 82 jaso ditu. Hori kontuan izanda, eta proposatutako al­da­ketak eginda, Behin betiko lo­goa apirilean aurkeztuko da. 


APIRILEKO AGENDA

6, Sukaldaritza. 

7, Argazki lehiaketa.

13, Euskal karaokea.

14, Tailerra.

15, Jolas librea.

16, Sukaldaritza: krep gazi-gozoak.

17, Irteera, Uliara

23, Ping-pong txapelketa ikastolako patioan.

24, Irteera, Irrisarriland-era.

25, Afaria eta pelikula.

26, Jolas librea.

27, Ginkana.

28, Tailerra: zuku potea.


ORDUTEGIA

Astelehenetan, itxita, 15a izan ezik, eta apirilaren 18tik 22ra, Aste Santua dela-eta, itxita.

Asteartetik ostegunera, eta igandetan: 17:00-20:00.

Ostirala eta larunbata: 16:30-20:30.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!