Hitza jolas izango da apirilean, Korrika eta liburu eguna tarteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 30a, 01:00

Aste Santuko oporrak tartean badira ere, makina bat ekitaldi izango dira apirilean ere. Ko­rrika hilaren 12tik 13ra arteko gauean pasako da, eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dira. Bestalde, apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna da, eta apirilaren 2a Haur eta Gazteen Liburuen Eguna; horien harira ere, ekitaldi bereziak antolatu dira: Sorgina Txirulina kontalariaren saioa, esaterako, asteartean, edota Joseba Barandiaran plazan jarriko den liburu azoka solidarioa, 23tik 25era.

Azstigazte lehiaketan parte hartzea, hilaren 24ra arte

Bestelako hainbat ekitaldi ere antolatu dira. Horietako bat, 12 eta 18 urte arteko gazteei zu­zen­dutako Azstigazte lehiaketa.

Apirilaren 24ra arteko epea dago aurkezteko. Oraingoan, ?sendia? da gaia, lanak egiteko. Informazioa Udaleko gazteria sailean eskatu behar da.

Liburutegia, goizetan ere bai

Aste Santua medio, ekintza bereziak ere egingo dira Sa­gar­doe­txe­an, eta haur eta gazteei zu­zen­dutako Jolas Txiki eta tailerrak ere bai, kultur etxean. 

Bestalde, ohi bezala Zilegi Eskolak antolatu ditu AEK eus­kal­tegiak, gurasoei zuzendutako hitzaldia eskolako guraso el­karteak... Zinea eta musika edo­ta antzerki ikuskizunak ere izango dira kultur etxean edota mu­sika eskolako ikasleen es­kutik, eta Mundarrok familian egiteko irteera ere antolatu du.

Berrikuntzen artean nabarmentzekorik ere bada hil ho­netan: liburutegia ireki egingo da goizetan ere.

APIRILEKO AGENDA

1, Apirilaren 1etik aurrera liburutegia  goizero irekita, 10:00-13:00.

1-10, KZ Guneko koordinatzailea bertan egongo da 16:00-20:00.

1-9, Smartphone eta tabletei buruzko ikastaroa KZ Gunean, 18:00-20:00. Izen-ematea: 943 023 617 edo tutor.astigarraga@kzgunea.net.

2, Sorgina Txirulina kontalariaren ipuin kontaketa, haur eta gazteen liburuaren nazioarteko egunaren harira, 17:30etan kultur etxean, 3-9 urte bitarteko haurren­tzat eta gurasoentzat. Emakume paregabeak eta berdintasuna emanaldia.

4, Zilegi Eskola: Sendabelarrak. AEKren lokalean, 09:30etan, hiru euroan, Maika Cesterren eskutik. Izena emateko: kultur etxean edo zilegieskolak@aek.eus.

6, Musika eta antzerki ikuskizuna: Anton Abbadia: Dublinetik Hendaia­ra. Kultur etxean, 20:00etan. Txomin Hegui antzezleak, Xabi Zeberio eta Mixel Ducau musikariek eta Alaia Philips Ducau abeslariak hartuko dute parte. Sarrerak: helduek 6 euro, eta adin txikikoek, 3.

6, Hilos de sororidad, Harituzen Matazak proiektuaren inguruko dokumentalaren estreinaldia, 19:00etan Victoria Eugenian (4,5 euro). Hilaren 10ean Principalen, 19:30etan, doan.

7, Plaza dantzak, 12:30etan Joseba Barandiaran plazan.

9, Musika. Norberto Almandoz Musika Eskolako Rock For Ever eta Black & White taldeen kontzertua, doan, Galtzaur jubilatuen elkartean, 18:00etan. 

9, Irakurketa kluba: Goseak janak (Susa, 2018. Idurre Eskisabel). Joanes Jauregik gidatutako saioa, 19:30etan liburutegian. 

11, Ipuin kontaketa: Ipuin kuttunak saioa Amaia Puin kontalariarekin, 18:00etan liburutegian, 3 urtetik gorakoentzat.

11, Hitzaldia: Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa. Amaia Vazquez psikologoarekin, 18:30etan ikastolako aretoan.

11, Musika. Norberto Almandoz musika eskolako organo eta piano ikasleen entzunaldia, 19:30etan musika eskolan.

12, Korrika, goizaldeko 01:00ean iri­tsiko da herrira. Horren harira:

Goizean, Herri Eskolako korrika txikia.

19:30ean eta 01:00-03:00, Laiotz taldearekin berbena Joseba Barandiaran plazan.

21:00, Kantu-afaria 21:00etan plazan. Txartelak salgai apirilaren 5 arte, AEKn, Ikatzan eta Zipotzan.

13, Zinea: Luis eta estralurtarrak, 17:00etan kultur etxean. Sarrera: bi euro. 

14, Familientzako mendi irteera, Mundarro elkarteak antolatuta, 08:30etan Joseba Barandiaran plazatik abituta: Amaiur-Alkurruntz-Amaiur. Nork bere kotxean joan behar du, eta bazkaria eraman. Izen-ematea, kiroldegian.

15-17 eta 23-26, Jolas Txiki kiroldegian 2-5 urte artekoentzat, 09:00-13:00. Izen-ematea, martxoaren 18tik aurrera tokia bete arte.

15-17 eta 23-26, Tailerrak kultur etxean 6-12 urte artekoentzat, 10:15-11:45 eta 12:00-13:30. Izen-ematea kultur etxean apirilaren 3tik aurrera (943 33 50 64).

18-26, Ohiko bisita gidatua eta sagardo, muztio eta likore dastaketaz gain, hainbat gazten dastaketa eta familientzako oka jokoa, Sa­gardoetxean. Erreserbak: 943 55 05 75 / info@sagardoarenlurraldea.eus

23-24-25, Liburu azoka Joseba barandiaran plazan 10:00-13:00., liburuaren nazioarteko egunaren harira. Liburu bat, 05 euro; hiru, euro bat. Bildutakoa Grezia eta Etiopiako Zaporeak proiektuetarako izango da.

24, Azstigazte lehiaketan lanak aurkezteko azken eguna. Gaia: sendia. 12 eta 18 urte artekoentzat.

28, Ikuskizuna: Bihotzaren taupadak, 17:00etan kultur etxean, 5 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 2,5 euro haurrek, eta 5 euro helduek.

29, Literatur solasaldia: Las palabras (Jean Paul Sartre). Jorge Carrerok gidatuta, 19:30etan liburutegian,  gaztelaniaz.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!