Asteazkenean bildu zen berriro Astigarraga DBH taldea, herrian institutua eraikitzearen aldeko lanean jarraitzeko. Oraingoz, DBH eraikitzearen aldeko banderolak balkoietan jartzeko eskatu dute, eta hainbat dendetan salgai jarri dituztela jakinarazi dute: Merke Azoka, Zubitxo, Ixa Coviran, Aliciaren fruta denda, Ikatza, More kolore ileapaindegia, Kiriketa Haurreskola, JTM botika, Ametxa Haurreskola, Maieko ileapaindegi ekologikoa, Beizama eta Dastatzen komertzioetan, hain zuzen. Era berean, sare sozialetako profiletako irudian banderolaren irudia jartzeko deia ere egin dute.