Erakunde bisita egin zuen astelehenean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Astigarragan. Zorione Etxezarraga alkatearekin bildu ziren Markel Olano diputatu nagusia eta Ainhoa Aizpuru, Ingurumeneko eta Lurralde Orekako diputatua.
Alkateak nabarmendu zuen Astigarragak badituela «erronka berriak, zabaltzen ari delako, eta ez bakarrik zerbitzuen sektorean, baita ere, zerbitzu sozialetan». Horri helduta, Olano diputatu nagusiak azpimarratu zuen «enpresa lehiakorrak» behar direla, baina baita ere, «gizarte zerbitzuak, inor bazterrean uzteko». Zentzu horretan, nabarmendu zuen «Gipuzkoak daukan gizarte aktiboa altxor bat» dela, eta enpresa, gizarte eta erakundeen artean «elkarlana funtsezkoa» dela, lurraldeak aurrera egiteko.
Hain zuzen, bileraren ondoren Stua enpresa bisitatu zuten, «gure ekonomia eta enplegua bultzatzeko eredu arrakastatsua» sustatu izanaren eredu delako. Bukatzeko, herriko gizarte zerbitzuak ezagutu zituzten.