Elkartasun topa eta bazkarirako txartelak salgai, Zipotzan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 30a, 01:00

Apirilari festa giroan emango diote hasiera herrian, As­tiarrako lagunak taldeak an­to­latutako Elkartasun Topa egunean. Apirilaren 7rako ja­rri du hitzordua euskal preso eta iheslarien aldeko taldeak: eguerdiko 13:00ean Zipotzan elkartuko dira, elkartasun to­pa egiteko. Hortik aurrera, egun osoan zehar luzatuko den egitarauarekin gozatu ahal izango da.

Topa egin ondoren kalejira abiatuko da 14:00etan, eta elkartasun bazkaria 14:30etan egingo da. Arratsaldean ere segi ahal izango da giro onean, DJ Jotatxok jarritako musikak lagunduta.


Txartelak salgai, haur eta helduentzat

Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko Zipotza el­kar­tean. 

Prezioa desberdina da haur nahiz helduentzat: 10 euro dira aurrenekoen ka­suan, eta 20 euro bigarrengoen kasuan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!