Pelotari astigartarrak bihar sartuko dira Berria Txapelketan. Aurreneko aurkariak Lizarrako San Miguel taldekoak izango dituzte. Biharko hiru partiduak Andoainen jokatuko dituzte, arratsaldeko 16:30etan hasita.
Nagusietan, Harri Loidi eta Jokin Santxezek defendatuko dute Astigarraga. Jubeniletako bikotea, berriz, Axel Larrañaga eta Ganix Urdangarinek osatuko dute. Azkenik, kadeteetan, Ekain eta Eñaut Lizeaga anaiak ariko dira.