Hernaniren kontrako derbia bihar, bigarrena harrapatzeko borrokan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 30a, 01:00

Ikaragarrizko lana egiten ari da Mundarro denboraldi honetan, eta tinko eusten ari da sailkapeneko hirugarren postuan. Hori indartu, eta bigarren sailkatua harrapa­tzeko borrokatzeko prest dago orain. Bost jardunaldi gera­tzen dira Liga bukatzeko, eta ez du aukerarik pasatzen utziko. Bide horretan, biharkoa izango du aurreneko erronka: Hernaniren kontrako derbian neurtu beharko ditu indarrak, 18:30etan Zubipen.

Azken bost partiduetatik lau galduta iritsiko dira arerioak, azkenekoa barne, eta astigartarrak, berriz, azken bietan garaipena lortuta, eta aurrekoak berdinduta. Hori horrela, gauzak ondo ateraz gero, hiru puntuekin etxera­tzeko aukera izan dezake Mun­darrok, eta bigarren da­goen Touring harrapatzeko pun­tuan jartzekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!