Euskal Jaia bihar, Ergobiako elkartearen urteurreneko festa

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 30a, 01:00

Urtebete egin du Ergobi Gas­tronomi-Kultur Elkarteak, eta ospatzeko, Euskal Jaia egingo da bihar, egun osoan zehar, Ergobiako Plazan.

Elkarteko kide Oscar Be­reziartuaren esanetan, helburua da «auzoan giro ona sor­tzea», eta ahal dela, festa urteroko ohitura bihurtzea nahi dute. «Ea festa hau urteroko Ergobiako Euskal Jaia bihurtzen dugun».


Gaztetxo eta helduentzako egitaraua, egun osoan

Lehengo urteko martxoan sor­tu zuten Ergobi Gastro­no­mi-Kultur Elkartea, auzoa haun­ditzen ari dela-eta, bertako bizilagunak elkartu eta auzoa girotzeko asmoz. Hel­bu­ru bera du biharko prestatu duten egitarauak ere; festa giroan, haur, gazte eta helduak elkartzea.

Bihar goizeko 11:00etan ha­siko da festa giroa nabaritzen. Ordu horretatik aurrera trikitilariak ibiliko dira auzoan, eta txorixo egosi pintxoak izango dira aukeran. Era berean, egun osoan zehar ari­ko da ETO DJ musikarekin giroa jartzen, eta Bikain eta Beizama tabernak irekita egongo dira, zerbait jan edo edan nahi duenarentzat.

Ekitaldiei dagokienez, goizeko 11:30etan sukaldaritza tailerrean hartu ahal izango da parte Hur Astarbek gidatuta: bakailaoa saltsa berdean eta oilaskoa sagardo erara prestatuko dira, eta 14:00ak aldera dastatu ahal izango dira. Tartean, 13:00ean, Sa­gar­do Aparduna dastatu ahal izango da, baita ere, ByHur-en eskutik.

Bazkalondorenean, arra­tsaldeko 15:30ak aldera, haurrei zuzendutako ipuin kontaketa izango da, eta 16:30etan, erakustaldia egingo du Ema­rri taldeak. Nahi duenak probatzeko aukera ere izango du.

Eguna borobiltzeko, herri-kirolen erakustaldia egingo da, 18:00etan hasita.


ERGOBIA - EUSKAL JAIA

MARTXOAK 31

11:00, txorixo egosi pintxoak. 

11:30, bakailaoa saltsa berdean eta oilaskoa sagardo erara prestatzen ikasteko tailerra, Hur Astarbe sukaldariarekin.

13:00, Sagardo Apardunaren dastaketa ByHur-en eskutik.

14:00, goizean prestatutako bakailaoa eta oilaskoa dastatzeko aukera.

15:30, ipuin kontalaria txikientzat, Ergobiako Plazan.

16:30, Ergobiako Plazan erakustaldia Emarri taldearen eskutik. Ate irekiak egingo dira.

18:00, herri-kirolak.

*Goizeko 11:00etatik bazkalordura 

arte trikitilariak ibiliko dira jotzen. *Egunean zehar, ETO DJ ariko da giroa alaitzen. 

*Bikain eta Beizama tabernak irekita egongo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!