Maila guztietako txirrindulariek egin behar izan zuten lan pasa den asteburuan, eta gauza bera gertatuko da oraingo honetan ere.
Batetik, alebin eta infantil mailetako gaztetxoek Loiolan jokatuko den Donostia Sarian hartuko dute parte. Bestetik, Jaime Romero eta Telmo Semperena juniorrak Valentzian dira, gaur Espainiako Kopa jokatzeko, eta bihar, Espainiako Madison txapelketa. Romerok Asier Pozorekin hartuko du parte, Bazpiren alde, eta Semperenak Donosti Berritik, Gaursako Markel Rodriguezekin, Euskadiko Selekzioaren alde. Bestalde, Enekoitz Azparren Antzuolan izango da gaur, Uzarragako XLV. Igoeran parte hartzeko. Bera da faborito, arratsaldean egingo den 81 kilometrotako proba irabazteko.
23 urtez azpikoei dagokienez, Gorlako XIV. Igoeran hartuko dute parte bihar.
Zarautzen maila polita, gaztetxoenek
Dagoeneko egindako lanei dagokienez, pasa den larunbatean Zarautzen jokatutako lasterketan izan ziren alebin eta infantil mailetako 9 txirrindulari astigartar.
Alebinetan, Zumaiako Asier Aizpurua izan zen txapeldun, eta astigartarren artean, Aimar Zabala izan zen azkarrena, 14garren iritsita. Atzetik iritsi ziren helmugara Aimar Capdequi (16), Beñat Auzmendi (26), Danel Txapartegui (23), Unai Hernandez (37), Ekhi Rabanedo (40 eta Mattin Plazaola (41).
Infantiletan, berriz, Irungo Dinuyko Gorka Fernandez izan zen txapelduna, eta Tasio Semperena eta Eneko Olveira astigartarrek bosgarren eta 14garren egin zuten, hurrenez hurren.
Juniorrak Montegudon izan ziren: Telmo Semperena 33garren izan zen; Jaime Romero 72garren; eta Enekoitz Azparren 73garren.
Azkenik, 23 urtez azpikoetan, Xabier Mikel Azparrenek bi lasterketetan hartu zuen parte: Laukizen taldekako garaipena lortu zuen Goierriko TB-Caja?Laboralekin larunbatean, eta baita igandean ere, Lizarran, Cirilo Zunzarren Memorialean. Azken honetan Urko Semperenak ere hartu zuen parte, Eibar Hiri Energia taldearekin, baina antolakuntzak erretiratutako taldean zijoan.