Maiz galdetzen digute ea lanean zer moduz gabiltzan; etxean anai-arreba eta gurasoek, kalean lagun eta ezagunek, psikologoak, tabernariak edota herriko poliziak. Lotsarik gabe, ia egunero. Guk egi erdia erantzun ohi diegu. Batzuek zoriondu ere egiten gaituzte, maite dugun horretan jarduten garelako. Gehienetan autonomoak gara; batzuentzat artistak, besteentzat freakie hutsak. Zortedunak gustatzen zaigun honetaz bizi garelako. Baino hala al da?
Gustuko lana entelekia bat da. Amodio erromantikoa edo erlijioaren erara, ipuin bat, sistema ekonomikoari eusteko sortu zena eta gure gain jasangaitzak diren zamak kargatzera behartzen gaituena. Ez dago duintasunik beharrean. Aste-bukaeretan lan egiten dugu, gauez eta euripean askotan. Oporrak, ahal bada hartu eta kobratzen ditugu. Hau da gure egia. Nola egin orduan aurre errealitate gordin honi?
Erantzuna eskola atarietan eta parkeetan dago. Lana jolas bihurtu behar dugu: betebeharrak sistematizatu ordez, zilipurdika bide berriak bilatu eta arauak hautsi. Hots, txikiengandik jostatzen berrikasi. Hau da lana txikitzeko modu bakarra.
Lana munduan existitzen den miseria ia ororen iturburua da. Sufritzeari uzteko lan egiteari utzi behar genioke?
BOB BLACK Lanaren Abolizioa