?Ghero? antzezlanerako sarrerak, banatuta

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 30a, 01:00

Tartean teatroak bi sarrera jarri ditu Kronikaren esku, eta honek, Dobera Euskara Elkarteko bazkide eta Kronikalarien artean zozketatu ditu. Horrela, Pedro Erroizenean Miner izan da saritua, eta asteartean, Hernaniko Antzerki?Zikloaren barruan, ikusi ahal izango du Ghero an­tzezlana, 20:00etan Biterin. 3000 urtean kokatzen da obra honetako istorioa: ospitalean hilzorian dago azken euskalduna. Bera hiltzean hilko da, baita ere, euskera. Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri, Ane Pikaza ariko dira aktore lanetan; Ana Garayrena da eszenografia, Iñaki Salvadorrena musika, eta Jokin Oregik zuzenduko du. 


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!