Etxeko langileen aldeko festa, Errenterian

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 30a, 01:00

Etxeko langileen nazioarteko eguna da gaurkoa, eta haien lan-baldintzak hobetzearen aldeko aldarria egiteko festa antolau du SOS Arrazakeriak arratsalderako, Errenteriako Emakumeen Etxean. Herna­niko Amher elkarteak bertaratzeko dei egin du.


Etxeko langileen baldintzak hobetzearen alde

Bereziki, dauzkaten lan-baldintzak hobetzeko aldarrikapena egiten dute etxeko langileek. «Langileak gara, ez neskameak», adierazi dute.

Aldarrikapen eguna, dena den, festa giroan pasako dute, eta festan parte hartzeko dei egin du Hernaniko Amher elkarte multikulturalak.

Hitzordua arratsaldeko 17:00etan jarri da Errenteriako Emakumeen Etxean, eta jolasak, musika eta jatekoa izango dira, doan, gerturatzen diren guztien eskura. Nork bere jatorrizko herrialdeko ohiko jakiak prestatu eta bertara eramatera ere animatu nahi izan dituzte herritarrak. 

Datozen asteburuetan ere, ekintza gehiago egingo dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!