Etxea egiten ari direnean, nahiz berrikuntza bat eskatzen denean, oso ohikoa da gaur egun garai batean bainera zena, dutxa bihurtzea. Dena den, beste batzuk nahiago dute betiko bainera tradizionala. Zuk, zeren alde egingo zenuke? Oraindik ez dakizu? Adituek aipatzen dituzten alde onak eta txarrak aurkeztuko dira, jarraian.
Espazioa eta ura aurreztea, asmoetako bat
Espazio arazoak izaten dira baten edo bestearen alde egiteko arrazoietako bat. Komun haundietan, ez dago arazorik bainera sartzerako garaian;?komun txikietan, aldiz, lekua aurrezteko balio dezake, eta kasu horietan, askok egiten dute dutxaren alde. Sentsazio hori areagotu egiten da, gainera, kristalezko manpara jartzen denean; askoz ere argitsuagoa izango da komuna, eta beraz, haundiagoaren itxura hartuko du.
Ura aurrezteko ere, baliogarria da dutxaren aldeko apustua egitea. Dutxatzea azkarragoa da, normalean, eta beraz, ur-kontsumoa ere txikiagoa izango da. Dena den, bakoitzaren araberakoa izango da kontsumo hori, baita bainera motarena ere.
Bizitza mota ere, tartean
Horrez gain, bizitza erritmoak ere badauka zerikusia. Bainu luze eta lasaigarria hartzea gustatzen zaienei, nahiago izango dute bainera jartzea haien etxebizitzan. Aldiz, lanera joan aurretik dutxa azkar batekin konformatzen direnek, seguraski, nahiago izango dute dutxa edukitzea.
Bainu luze eta lasaigarria gustatzen zaienentzat, bainera jartzea litzateke egokiena.
Adinaren arabera, praktikotasunaren bila
Praktikotasuna ere adinaren arabera ikusi beharko du bien artean erabaki behar duenak. Txikienen kasuan, nahiago izaten dute bainu dibertigarri bat, dutxa azkar bat baino. Gainera, lasaitzeko momentua ere izango dute.
Adinekoen kasuan, aldiz, irisgarritasunaren aldetik, aztertu beharko litzake erabakia. Lurraren mailako dutxak, itxitura osoa ez daukaten manparak edota heldu-lekuak jartzeko erraztasuna eskainiko die helduei dutxek.
Dutxa edo bainera, norberaren erabakia da, eta bakoitzaren bizimoduaren, adinaren eta beharren arabera erabaki beharko da adituek azaltzen dutenez.