Sagar Moreak taldeak antolatuta, gaur egingo dute Hernaniko Emakumeen III Afari Feminista. Gaueko 21:00etan izango da, Urumea Herrigunean, eta karaokea izango da afalostean. Baina afariaren aurretik, KaleakHarDitzagun ginkana feminista egingo dute, arratsaldeko 19:00etan hasita, Plaza Berrin. Afarirako txartelak, 10 euroan daude salgai, Kide eta Garin tabernetan.