Zalantzarik gabe, Korrikaren etorrerak eta Aste Santuko oporrek izango dute protagonismoa apirileko kultur agendan, baina izango dira ekitaldi gehiago ere, aurretik eta ondoren.
Hain zuzen, apirilari hasiera Antzerki Zikloak emango dio: Ghero, Espacio disponible eta Erlauntza taularatuko dira Biterin, hurrenez hurren, apirilaren 2, 3 eta 4an. Aurreneko bietarako geratzen dira sarrerak; Erlauntza ikusteko, ez.
Horrez gain, datorren astean baita ere, Dobera Euskara Elkarteak sagardotegietan antolatutako Bota Bertsoa! bertso-paper lehiaketako sariak banatuko dira, Iraulio Panttalone Bertso Kabiyak lagunduta; ostiralean, 19:00etan Sandiusterrin. Era berean, haurrentzako Kontu Kontari 2 antzerkia izango da larunbatean, eta egun berean, Musika Bandak kontzertua emango du, 18:30etan udaletxeko arkupeetan.
Hortik aurrera, datorren asteburuan protagonismoa hartuko duena Dantzari Festa izango da: larunbata, dantzari txikien eguna izango da, eta igandean, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako dantzariek alaituko dituzte kaleak. Asteburuari segika, jantzi erakusketa eta hitzaldia izango dira hurrengo astean.
Carod Roviraren hitzaldia eta Maite Larbururen kontzertua
Apirileko bigarren astean beste bi ekitaldi berezi izango dira. Batetik, Korrika iritsiko da apirilaren 12tik 13rako gaueko 01:30ak aldera, eta horren harira, Korrika Txikia eta bestelako ekitaldiak egingo dira. Bestalde, apirilaren 11n, Hernani?n Musik zikloaren barruan Maite Larburu musikari hernaniarrak bakarkako aurreneko diskoa aurkeztuko du: Hezurren azpian. Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai.
Bi aste horietan, bestelako ohiko ekintzak ere izango dira: literatur solasaldiak, ipuin kontaketak, Kalez Kale Kantari eta erromeria... Eta tartean, kontzertua emango dute, baita ere, ?Hernani? Musika Eskola Publikoko teklatu ikasleek, hilaren 10ean, eta Kantuz abesbatzak, San Joan Bataiatzailea elizan, hilaren 13an.
Hurrengo egunetan, Aste Santuko opor egunetan murgilduko da agenda ere, eta hilaren 25ean egingo da hurrengo ekintza: Dobera Euskara Elkarteak antolatutako Zinea Euskaraz.
Eta hurrengo ekitaldi berezia, Hernani Errotzenek antolatutako hitzaldia izango da; Carod Rovira etorriko da, Kataluniaz aritzera, hilaren 26an.
APIRILEKO AGENDA
2-4 Antzerki Zikloa, 20:00etan ?Biterin.
2, Ghero. Tartean teatroa. Euskeraz.
3, Espacio disponible. Perigallo teatro. Gaztelaniaz.
4, Erlauntza. Vaiven producciones. Euskeraz.
4, Irakurktea kluba (4.saioa), 3-5 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat, 17:30etan liburutegian, Maria Garcia Laderorekin. Tokirik ez dago.
5 Bota Bertsoa! V. Sari banaketa, 19:00etan Sandiusterrin, Dobera Euskara Elkarteak eta Iraulio Panttalone Bertso Kabiyak antolatua.
6 Haur antzerkia: Kontu kontari 2. Biterin, 12:00etan, familia osoarentzat.
6 Hernaniko Musika Bandaren kon-tzertua, 18:30etan udaletxeko arkupeetan.
6-13 XXIV. Dantzari Festa, San Joan Konpartsak antolatua.
6, Dantzari Txikien irteera eta dantza emanaldia, 17:00etan erdigunek kaleetan.
7, Euskal Herriko hainbat dantza talderen emanaldiak auzo eta kaleetan zehar, 10:45etatik aurrera. Talde guztien emanaldia 13:15, Plazan. Ondoren, bazkaria eta erromeria, Atsegindegin.
8-12, Euskal jantzien erakusketa Biterin, 17:00-20:00.
11, Hitzaldia, 19:00etan Biterin, Ramon Garciarekin: Baserritarren eta kalekumeen janzkerak (XIX. eta XX. mendeetakoak).
9, Literatur solasaldia: Elur Bustia. Pello Lizarralde. Ane Mayozek dinamizatuta, euskeraz. 19:30etan, Liburutegian.
10, Literatur solasaldia: Tierra de campos. David Trueba. Amaia Garciak dinamizatuta, gaztelaniaz. 19:30etan, Liburutegian.
10, Ipuin kontaketa, Lupe Lekuonarekin, Biterin, 17:30etan 3-4 urtekoentzat eta 18:00etan 5-7 urtekoentzat. Gonbidapenak eskatu behar dira eta gurasoekin joan behar da.
10, Kontzertua: ?Hernani? Musika Eskola Publikoko teklatu ikasleak, Biterin, 18:30etan.
11, Hernanin?n Musik: Maite Larburu: Hezurren azpian, Biterin, 20:00etan. Sarrerak salgai apirilaren 1etik.
12-13, KORRIKA.
12, Korrika Txikia, 11:00etan.
13, Korrika ofizialari ongietorria, 01:00ak aldera.
13 Kontzertua: Eliz musika, Kantuz abesbatzarekin, 20:00etan San Joan Bataiatzailea elizan.
13 Bigarren Eskuko Azoka, 10:30-13:30 Atsegindegin.
13 Kalez kale kantari, 12:00etan Plaza Berritik abiatuta.
13 Erromeria, San Joan Konpartsak antolatuta, 18:30etan Plaza Berrin.
25, Zinea Euskaraz. Dobera Euskara Elkartea. Sandiusterrin, 18:30etan.
26, Hitzaldia: Catalunya, geltokiburua: askatasuna. Hizlaria: Carod Rovira. Antolatzailea: Hernani Errotzen taldea. Biterin, 19:00etan.
30, Ipuin kontaketa, Maite Frankorekin. Biterin, 17:30etan 3-4 urtekoentzat eta 18:00etan 5-7 urtekoentzat. Gonbidapenak eskatu behar dira eta gurasoekin joan behar da.