Boleibola: Kiroldegian gaur, jubenilak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 30a, 01:00

Norgehiagoka bana izango dute gaur boleiboleko bi taldeek, horietako bat, Hernanin. Jubenil mailako nesken partidua izango da, hain zuzen, kiroldegian jokatuko dutena, arratsaldeko 16:15etan hasita. Bestea, aldiz, Summa 1 taldearen kontra izango da, haien kiroldegian, Aldapetan, goizeko 10:15etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!