Maddi Goikoetxea aurrenekoa, Ibarran

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 30a, 01:00

Gipuzkoako Txapelketara pasatzeko Amateur bigarren fasea jokatu zuten aurreko igandean Hernaniko gimnastak, Ibarran. Bakarka, Maddi Goikoetxeak gailurra jo zuen, jubenil mailako aurreneko postua lortuta. Bigarren postua lortu zuen Patricia Perezek senior kategorian, eta Ainara Rueda eta Ana Lujambio ere ederki aritu ziren finalerako 2. eta 3. postuetan sailkatuz. Bestalde, Oihane Irazabalbeitiak ere finalera pasatzea lortu zuen. Taldeka, aldiz, bigarren postua lortu zuen Jubenil A2 taldeak; eta laugarrena, Jubenil A1 taldeak eta Jubenil B taldeak. Asteburu honetan, eskolarteko B mailako alebin eta infantilak arituko dira Gipuzkoako Txapelketarako txartela lortzeko lehian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!