Udako denboraldia hasteko oraindik hilabete batzuk geratzen diren arren, Maialen trainerua dagoeneko erronka txikiekin hasia da.
Martxoaren hasieran izan zuten aurrenekoa, Orion, eta gaur izango dute hasiera honetako bigarren erronka, Pasaian, San Pedroko Traineru Test Estropadarekin. Arratsaldeko 16:30etan hasita izango da estropada.
Hamabi traineru
Emakumeen kategorian, hamabi traineru uretaratuko dira gaur, aurreneko txandan. Haiekin batera, bi minutu lehenago abiatuko dira Jubenilak eta beteranoak.
Haiek 10 izango dira, eta ondoren, 12garren abiatuko da Hernani; emakumeetan, aldiz, hirugarren. 16:43tan izango da irteera, eta bi luze eta ziaboga bat egin beharko dute.