Aurreko asteburuan talde nagusienek kanpoan jokatu ondoren, herrira buelta egingo dute oraingoan. Futbolaren kasuan, Zubipen lehiatuko dira hiru talde nagusiak: Jubenil Nazional Ligako eta Ohorezko Erregional mailako gizonezkoak eta Euskal Ligako emakumezkoak, hain zuzen.
Jubenil mutilak, gaur eguerdian
Gaur izango da aukera Zubipen herriko futbol taldeekin gozatzeko. Gaurkoan, Jubenil Nazional Ligako taldeak jokatuko du aurrena, eguerdiko 12:30etan.
Eguerdian, irabazteko aukera aparta izango dute hernaniarrek, Sanseren, azkeneko sailkatuaren bisita jasoko baitute. Horrek ez du esan nahi, ordea, borrokatu behar ez dutenik; oraindik ere, hiru puntuak beharrezkoa dituzte, eta horien bila aterako dira berdeak.
Arratsaldean, emakume eta gizonezkoek
Bazkalondoren izango da emakumezkoen txanda. Arratsaldeko 15:30etan hasita, Irungo Mariño taldea izango dute aurkari neskek. Hauek ere, aukera izango dute garaipena eskuratzeko, Mariño ere azken postuan dago Euskal Ligako sailkapenean. 20 puntuko aldea dauka Hernanirekin (puntu bakarra daukate irundarrek), baina bi postu beherago besterik ez dago.
Ohorezko Erregionalek ere, gaur jokatuko dute Mondragonen kontra. Zubipen izango da hau ere, arratsaldeko 17:30etan.