Musika entzunaldi berezia izango da gaur, Astigarragako Musika Eskolako areto nagusian. Izan ere, Lezoko Tomas Garbizu musika eskolatik etorriko dira hainbat talde moderno, kontzertua eskaintzera. Arratsaldeko 19:00etan izango da, eta Astigarragako Musika Eskolako talde modernoek ere hartuko dute parte. Joan den urtean, astigartarrak joan ziren Lezora, eta bisita bueltatuko diete lezotarrek, gaur.