Asteburuan ospatuko dute, Hernaniko XIV. Txistulari Jaialdia. Eta bihar, aurreneko egunean, Txistulari Gazteen Txapelketa jokatuko da, Milagrosa kaperan: goizeko 11:00etan, 12 urte artekoak eta 13-16 urtekoak; eta arratsaldeko 17:00etan, taldeak. Ondoren egingo dute sari banaketa. Partehartzaileen artean izango dira lau hernaniar: Beñat Otamendi, Julen Beraza, Enara Arruti eta Manex Zabaleta.