Apirilaren 6 eta 7rako, asteburu pasa antolatu du Xaguxar Aisialdi Taldeak, 6-12 urte bitarteko haurrentzat, Oiartzungo Arritxulo aterpetxera. Izenematea gaur egin behar da, 17:00etatik 19:00etara, kultur etxean; eta momentuan egin beharko da ordainketa ere. 30 euro dira.