Asteartean eman zieten hasiera, komikiei buruzko solasaldiei, Udal Liburutegian. Hainbat herritar gerturatu ziren, eta Dani Fano bertan zela, komikilari donostiarraren liburuaz aritu ziren: Miguel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak. Alai Zubimendi komikilari hernaniarrak gidatu zuen saioa, datozenak bezala. Hurrengoa, maiatzaren 21ean, 20:00etan, El regreso del caballero oscuro liburuari buruz.