Bi pelikula jarriko dituzte asteburuan, Biterin. Gaur izango du aurreneko saioa, 22:30etan, El candidato filmak, gaztelaniaz. Gary Hart senatari estatubatuarraren 1988ko kanpaina kontatzen du, eta astelehenera arte egongo da ikusgai. Ploey animaziozko filma, berriz, bihar eta etzi jarriko dute, 16:30etan, euskeraz. Migratzeko garaia iristean, hegan egiten ikasi ez duen txori bat da protagonista.